“Para ellas / Neskentzat” argazki-erakusketak Afarreko landa-eremuetan neskatoen eta gazteen hezkuntza arriskuan jartzen duten erronkak erakusten ditu. Etiopiako eskualde honek zigor handi jasan izan du berriki Tigrayko gatazkaren ondorioz.
Ivan Benitez argazkilariaren eskutik, bost eskolen errealitatea ezagutuko dugu. Eskola hauetan, Ayuda en Acción eta AISDAk egiten dute lan neskatoei hezkuntza lortzea edo ikasten jarraitzea eragozten dieten oztopoak desagerrarazteko, zonaldean bakearen kultura sustatzeko eta, batez ere larrialdi humanitarioetan, eskolek haurrak babesteko gune gisa duten zeregina indartzeko.